Gaur Oporretan Zabalik ekintza berezia izan dugu Zientziapolis taldearekin. Goiz osoa eman dugu Zientziazko esperimentuak eta jolasak egiten. Oso ondo pasatu dugu! Uda Astindu, aldiz, Gallartara joan gara Goizalde ezagutzera eta.. palmerak egin ditugu! Noski, jan ere bai! jejej Primeran pasatu dugu eta han argazki eta bideoak egin dizkigute baina oraindik ez dizkigute… itxaron beharko duzue pixkatxo bat gehiago hauek ikusteko!! jejej
Gaur Uda Astindu Zientziapolis ekintza izan dugu eta P R I M E R A A A A N pasatu dugu! jejeje Kohete espazialak egin ditugu eta oso dibertigarria izan da, benetan. Hamaiketakoaren ostean, jolas kooperatiboak egin ditugu paratxutea gabe. Oporretan zabalik, aldiz, planetario bat egin dugu. Planeta guztiak margoztu ditugu, moztu eta gero mobil batean eskegi ditugu. Ondoren, Planet 51 filma ikusi dugu. Osoo polita bai!
Gaur egun berotsua izan dugu eta guztiok igerilekuetara jaitsi gara. Igerilekuetan jolasak egin ditugu eta hamaiketakoa txokolatezko gailetak izan dira. Primeran pasatu dugu!!!
Gaur ongi etorria eman diogu Espazio gaiari.. eta beti bezala, modu ezin hobean, jolasten. Goizean, espazioarekin erlazionatutako jolasak egin ditugu eta banana jan ondoren, uretako jolasak egin ditugu. 400 puxikekin jolastu gara!!! Primeran pasatu dugu jejejej Nagusiok ere, hamaiketakoa baino lehen tailerra egin dugu jeje
Gaur bakarrik esan dezakegu….. P R I M E R A N pasatu dugula!!!!!!!!!!!!!! Egun polita eta igerilekuetan egon gara! Gainera, hamaiketakoa txo-ko-la-te-a! Uee! Bidetik abesten egon gara: “Lehoi baten bila noa, handiena hartuko dut, eeez dut beldurrikkk”!
Gaur asteko aurre azken egunean, Oporretan Zabalik Errepelegako 3 parkeetan egon gara eta primeran pasatu dugu!!! Gaurko hamaiketakoa gailetak izan dira, goxo-goxoak! Gainera, begiraleak puxikak eraman dituzte eta uretan (pixka bat) jolasten egon gara. Uda Astindu, Sopelanara joan gara Surfaren ekintza egitera. Primeran egon da! Esperientzia itzela!