Topera jarraitzen dugu!
Bi egun hauetan ekitaldiz beteta egon dira eta txikitatik hasi eta nagusiak arte asko gozatu dute.
Asteazkenean txikiek eguraldi ona egiten zuela aprobetxatu zuten parke berri batera joateko, Rialiakora. Ertainek, eguna tailer ezberdinak egiten eman zuten, pintakarak, buztina eta eskumuturrekoak egin zituzten, abalorio eta gomekin.
Nagusiak, berriz, egun bat Jarrillerosekin pasatzeko aukera izan zuten, lehendik zekitena praktikan jartzeko eta teknika berriak ikasteko.
Ostegunean, goizean, txikiek jolas kooperatiboak egin zituzten eta ondoren, ertainek zituzten ur gerrara batu ziren. Hauek urarekin eta mahukarekin jolasean eman zuten eguna. Kalatuak amaitu dute!
Nagusiak, berriz, gehien gustatzen zaien jarduera berezietako bat egin zuten. Bilbora joan eta Cars, 7 legoako botak eta bizikletak egin zituzten.
Egun hauetan primeran pasatu dugu! Eta aurretik datorrenaren zain gaude.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina