Kaixo familia!!
Asteazkena da, eta udalekua amaitzear dago… Gaurko eguna ona izan da, bai horixe!! Eguraldi ona egin duenez, egun osoa kalean egon gara, oso oso ondo! jeje Hasteko, patioan jolasten egon gara guztiok batera. Hainbat jolas eta abesti egin ditugu: “Bodas oceanicas”, “Ni naz tip-tip-tip”, “Yo tengo una casita”, “Yo soy hercules”, hala-nola. Bestetik, atzo egin genituen maskarak beroa zela eta ia guztiak puxkatu egin dira… eta ezin izan dugu bukatu. Baina, ez da ezer gertatu…. Ozeaniako lehiaketa oso famatu bat ezagutu dugu: maskara lehiaketa (bikoteka). Oso ondo pasatu dugu, bikoteka eta elkar margotu behar genuen aurpegiak. Irabazleak eta sariak egon dira… jejej
Hamaiketan nocillasko bokata jan dugu patioan eta denbora librea izan dugu. Batzuk, tailerrak egiten egon gara, irakurtzen, futbolean jolasten eta masajeak ematen, jeje esan dezakegu denetarik egin dugula!! Ondoren, parkera joan gara eta han beti bezala kolunpioetan egon gara begiraleekin jolasten.
Bihar, osteguna da eta irteera daukagu itsasontsiz. Bihar Bilbo aldera joango gara, hau gogoa!! Ondo lo egin eta bihar artee!!!
Created with flickr slideshow.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina