3. Astea, Ekuatorean gaude!!

Kolonien erdialdera iritsi gara!
3. astean hasi gara eta eguzkia eta beroa lagun izango ditugu egun hauetan guztietan. Goizean Maria Díaz de Haroren birbirbirbirbirbirbirbiloba etorri zen eta Portun zein molatzen den erakutsi zigun.
Gero, adin-talde bakoitza bere programazioarekin hasi zen.
Goizean txikiek eta nagusiek aurkezpen jokoak egin zituzten elkar ezagutzeko, eta ondoren eskumuturrekoak egiten aritu ziren.
Ertainak, Jarrilleros kluba ezagutzeko aukera izan zuten eta beraiekin saskibaloi pixka bat praktikatzeko aukera izan zuten, baita Portugaleteri buruzko mural-photocall bat egiteko aukera ere.
Asteartean, txikiek plasti eskulana egin zuten Porturi buruz gustatzen zaizkien gauzei buruz, eta ondoren, ur jolasak egin zituzten.
Ertainak, ez ziren Serantesera igo bero handia zegoelako, baina inguruko parke batean geratu ginen, Cabiecesen, goiza pasa eta ur puxikekin jolasean. Eskolara iritsi zirenean, oso nekatuta zeuden, eta, beraz, margozten edo lurrean etzanda egon dira atseden hartzen.
Nagusiak, goizean, interesatzen zaizkien gaien inguruan hitz egiten eta eztabaidatzen aritu ziren, eta, ondoren, gazta-minipizza gozo-gozoak egin zituzten.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>