Category Archives: Udalekuak 2016

Asteartea: tailerra eta filma!!

Kaixo familia! Gaur eguraldi txarra dela eta eskolan geratu gara tailerrak eta pelikula bat ikusten. Izan ere, gaur igerilekuetara joan behar ginen baina eguraldia dela eta ostiralera arte ez gara joango. Dena den, udalekuetan inoiz ez gara aspertzen, aprobetxatu dugu “Bichos” pelikula ikusteko eta ondoren tailer bat egiteko. Primerako plana! Ondo pasa


3. Txanda: ANIMALIAK!!

Arratsalde ooon!!! Gaur txanda berriari ongi etorria eman diogu ANIMALIEN gaiarekin. Hasteko, Balentin hipopotamoaren istorioa kontatu digute eta ondoren, euria egiten ez zuela aprobetxatuz, animalien jolasak egin ditugu: ehiztaria eta dortokak, ardia, otsoa eta perretxikoak, armiarma, etab. Hamaiketakoan, txokolatezko gailetak jan ditugu eta ondoren kareten tailerrak egin ditugu. Oporretan zabalik, animalien karetak egin ditugu eta nagusiok, aldiz, igeltsuko-karetak. Oso ondo pasatu dugu izandako goiz

Irakurri gehiago // Leer más


Ostirala: Igerilekuetara!!!

Kaixo familia!! Gaur asteko azken eguna eta guztiok batera igerilekuetara joan gara… yuhuuuu!!! Jolasak pistina barruan eta kanpoan egin ditugu eta hamaiketakoan txokolatea jan dugu. Hau goxoa!!!!!! Oso ondo pasatu dugu eta orain asteburuan deskantsatzera… edo ez jejeje Ondo pasa!!


Osteguna: Gynkhana eta Paddle Sup!

Kaixo familia!!!! Gaur, Oporretan Zabalik hamaiketakoa baino lehen jolasak egin ditugu eta gynkanarako prestatu gara (aurpegiak margoztu ditugu, murala egin dugu, etab.). Txorizozko ogitartekoa jan ondoren, familia batzuk etorri dira eta gynkanarekin hasi gara. Oso ondo egon da eta primeran pasatu dugu! Nagusiok, Bilbora joan gara Paddle Sup egitera jejej Askorentzat erraza egin zaigu baina beste askorentzat… ez hainbeste jejejeje Bihar igerilekuetara goaaaz!!!


Asteazkena: baratzea eta tailerrak!

Egun on ! Gaur txikitxuok eta ertainok baratze batera bisitan joan gara, La Florida parkearen ondoan. Bertan, barazkiak, igelak eta herraminta desberdinak ezagutu ditugu. Primeran pasatu dugu!! jejej Nagusiok, aldiz, eskolan gelditu gara neumatikoen tailerra amaitzen. Hamaiketakoaren ostean, eko-okan jolastu gara, baina gaur, guk bakarrik eta oso gustora! Bihar arte


2. Txandaren lehengo eguna!! LANDAREAK

Arratsalde on lagunak! Gaur bigarren txandari hasiera eman diogu Landareen ipuinarekin. Udalekuetara zuhaitz bat etorri zaigu bere istorioa kontatzera eta berari laguntzea erabaki dugu. Ondoren, gure artean ezagutzeko eta izenak ikasteko jolasak egin ditugu (txanpinoia, zapitxoa, bartolo). Hamaiketako jan baino lehen, tailerra egin dugu eta uhazak landatu egin ditugu. Goiza amaitzeko, EKO-OKAra jolastu gara guztiok batera. Goiza primeran egon da eta bihar…. badakizue zer?

Irakurri gehiago // Leer más