Category Archives: Udalekuak 2016

Asteazkena: Bizkaiko Irristaketa Federazioarekin ekintza!

Arratsalde ooooooon!!! Gaur P R I I I I M  E E E R A A N pasatu dugu jejejej Asko ikasi dugu eta leher eginda amaitu dugu… P R I M E R A K O A izan da!


Azken egunean… EUSKAL JAIA!

Kaixo familia!! Gaur Udalekuetako azken eguna izanik, EUSKAL JAIA ospatu dugu!!!! Guztiok arrantzalez jantzita etorri gara udalekuetara eta hamaiketakoa baino lehen antzerkia, abestia eta dantza prestatzen aritu gara. Ondoren, familiak etorri dira eta guztiok batera euskal jaian parte hartu dugu. Hasteko, 3 euskal dantza ikasi ditugu eta ondoren proba desberdinetatik pasatu gara. OSO ONDO! Eskerrik asko UDALEKU zoragarri honengatik, bihotz-bihotzez.


Osteguna: Igerilekuetara!!

Eguerdi ooon!!! Gaur igerilekuetara jaitsi gara nahiz eta egun lainotsua izan… baina berdin zaigu, guk primeran pasatu dugu!! Puzgarrietan egon gara eta Oporretan Zabalik perretxikoaren pistinan. PRIMERAN !


5. Txanda: Portugalete bizi!

Kaixo familia! Gaur aste berriari hasiera eman diogu eta tematika berria… Portugalete bizi! Gaur goizean, Uda Astindu eta Oporretan Zabalik Zubi Esekia modu desberdinetan adierazi dugu (plastilina, papera, kartoia, etab). Hamaiketakoaren ostean, Party Portugaleten aritu gara. Primeran pasatu dugu!


Ostirala: Espazioari aguuur!

Kaixo!! Gaur Espazio asteari eta lagun askori agur esan diegu. Aste hau polita eta interesgarria izan da. Hemen uzten dizuegu taldeko argazkia. Ondo pasa asteburu luze honetan!!


Zientziapolis eta Goizalde!!

Kaixo familia!! Gaur Oporretan Zabalik ekintza berezia izan dugu Zientziapolis taldearekin. Goiz osoa eman dugu Zientziazko esperimentuak eta jolasak egiten. Oso ondo pasatu dugu! Uda Astindu, aldiz, Gallartara joan gara Goizalde ezagutzera eta.. palmerak egin ditugu! Noski, jan ere bai! jejej Primeran pasatu dugu eta han argazki eta bideoak egin dizkigute baina oraindik ez dizkigute… itxaron beharko duzue pixkatxo bat gehiago hauek ikusteko!! jejej

Irakurri gehiago // Leer más