Category Archives: Udalekuak 2016

4. eguna: Agurtza eta Hondartza

Kaixo familia! Gaur txikitxuak Santurtzira joan gara Agurtza itsasontzia bisita egitera eta primeran pasatu dugu jejejej Nagusiak, hondartza joan gara eta oso nekatuta heldu gara ikastolara… Hori bai, hondartzan bainatu gara eta jolas asko egin ditugu. Bihar gogoratu La Guia ospatuko dugula!!!!


Udalekuetako 1. eguna primerakoa izan da

Kaixo familia! Gaur udalekuei hasiera eman diogu Urtaroen gaiarekin. Hasteko, goizean hosto lehorrekin tailer bat egin dugu: txikitxuak, animaliak sortu ditugu eta nagusiak, lepokoak. Oso originala izan da! Hamaiketakoan, yogurta eta gailetak jan ditugu… ummmmm goxo-goxoa! Ondoren, paratxutearekin jolas kooperatiboak egin ditugu: eguzkia eta hodeiak, elur malutak… jejeje oso gustura egon gara! Eguna amaitzeko, Udalekuetako kamiseta berria oparitu digute eta guztiok batera argazki bat

Irakurri gehiago // Leer más


Udalekun Guraso bilera

Hemen duzue atzoko guraso bileraren laburpena. UDA ASTINDU eta OPORRETAN ZABALIK neska mutilen familiekin batu ginen zalantzak argitzeko Hemen duzue erabili genuen aurkezpena:


Izena emateko epea zabalik

Ekainaren 10ra arte udako udalekuetan izena emateko epea zabalik: OPORRETAN ZABALIK (4-9 urte) eta UDA ASTINDU (10-14 urte) Webguneko izen emate atalean sartu informazioarako.


5. Eguna: La Guia !!!!!!!!!!!!!!!!!

Kaixooooo!!! Gaur La Guia ospatu dugu eta guztiok arrantzalez jantzita joan gara udalekuetara… dotore-dotore!!! jeje Hasteko, La Canillara jaitsi gara lasterketa solidarioan parte hartzeko. Oso ondo pasatu dugu eta korrika asko egin dugu! jejej Ondoren, gazteentzat antolatutako jaitsieran parte hartu dugu eta abesti asko dantzatu eta abestu egin ditugu! Goiza amaitzeko, “San Roke” parkean gynkhana bat egin dugu eta 6 proba gainditu behar izan

Irakurri gehiago // Leer más