Udalekuetako 1. eguna primerakoa izan da

Kaixo familia!

Gaur udalekuei hasiera eman diogu Urtaroen gaiarekin. Hasteko, goizean hosto lehorrekin tailer bat egin dugu: txikitxuak, animaliak sortu ditugu eta nagusiak, lepokoak. Oso originala izan da! Hamaiketakoan, yogurta eta gailetak jan ditugu… ummmmm goxo-goxoa! Ondoren, paratxutearekin jolas kooperatiboak egin ditugu: eguzkia eta hodeiak, elur malutak… jejeje oso gustura egon gara!

Eguna amaitzeko, Udalekuetako kamiseta berria oparitu digute eta guztiok batera argazki bat atera dugu! Egun polita izan da, lagun berriak ezagutu ditugulako eta aldi bere, betiko lagunak udalekuetan berriz elkartu garelako.

Bihar arte lagunok!

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>