Gaur oso Ondo pasatu dugu. Hasteko, elkarren artean ezagutzeko jolasak egin ditugu. Aste honetan Animaliak landuko ditugunez gaiaren inguruko jolasak eta eskulanak egin ditugu. Argazki batzuk igotzen ditugu zuek ikusteko:
Txikiek objetu ezberdinen osagaiak ikusten egon gara gero dagokien edukiontzian sartu ahal izateko, astelehenan margoztu genituenak hain zuzen ere. Honetaz gain, azto burbui bakotzak birziklatzearen garrantzia ikastekok tailerra egin genuen eta gaur, euriak utzi digun tartetxoan, eskolatik gertu ditugun edukiontziak ikustera joan gara, guk egindakoen berdinak zirela ikusteko.
Ertainek gure hiriak material ezberdinekin eraikitzen egon gara, gainera uharte batera eramango genizkigun gauza desberdinak sortu ditugu. Guzti honetaz gain, bonba eta baloi eseria moduko jolas desberdinetara egon gara jolasten… Pimeran pasatuz !
Nagusiek atzo pilo egon ginen jolasten eta polikidoldegiaz gozatzen, egun euritxua atera baitzen. Baina gaur, nahiz eta eguna nahiko lainotxua egon, Bilboko Carsetaz dizfrutatu dugu, Argazkietan ikus dezakezuenez ederto pasa dugu!!
Eguna heldu da, udalekuak hasi dira eta astearekin hasteko eguzkia izan dugu goiz osoan nahiz eta euriaren mehatxua izan dugu.
Gaur, talde guztiek eskolako patioetan gelditu gara aurkezpen jolas desberdinak egiten gure burbuila ezagutzeko. Jolastu ondoren, hamaiketakoa egin dugu (Gogoratu, hamaiketakoa eta ur botila ekarri behar direla!). Egunarekin amaitzeko, txikiek zabor edukiontzi desberdinak margoztu dituzte mural bat egiteko eta astean zehar erabiliko dugu. Ertainek eta nagusiek aldiz, gure inguruan dauden zenbait gauzei buruz ikasi dute; kutsaduraz hitz egiten, itsasoan dagoen plastiko kantitatea… eta gauza gehiago!!
Udalekuen blogean Ikusi duzuen moduan izena eman duzuen pertsona guztiak udalekuetan zaudete. Ez da zozketarik egin behar izan, ez baikara gehieneko edukierara iritsi. Osasun-egoera dela-eta, aurten ez zenuten familien bilerarik deitu, eta pentsatu dugu planteatu dizkiguzuen zalantzak banan-banan argitzeaz gain, mezu hau helaraztea, gure ustez lagungarri izan daitekeen programari buruzko informazio garrantzitsu batzuekin.
UDALEKUETARAKO SARRERAK ETA IRTEERAK
Udalekuen ikastetxerako sarbidea (KANPAZAR ESKOLA, grumete diego, 3) autoen sarrera-atetik izango da (Portugaleteko erdigunetik bagatoz aurkitzen dugun lehena).
Heldu batek bakarrik lagundu ahal izango die haurrei esparrura sartzeko
Txanda bakoitzeko lehen egunean (astelehena) 3 ilara jarriko dira, bat adin-talde bakoitzerako [2017 eta 2015 artean jaiotakoak] [2014 eta 2012 artean jaiotakoak] eta [2011 eta 2007 artean jaiotakoak], zuen etorreraren berri eman dezazuen eta zein taldetara joan behar duzuen adieraz diezazuten.
Seme-alabak adin desberdinetan badituzue, jo aipatutako talde batera, nahi duzunera.
Iritsi zaretela jakinarazi ondoren, ikastetxera eta esleitu dizueten taldera sartuko zarete. Talde hori izango da txandarako erreferentzia, eta garrantzitsua da zenbakia gogoratzea.
Taldera lehen egunean iristen zaretenean, taldeko arduradunak zuen datuak baieztatuko ditu eta nor etorriko den umearen bila galdetuko dizute, eta egunero jakinarazi beharko duzue zuen semearen edo alabaren osasun-egoera.
Kolonia amaitzean, egunero pertsona bat sar zaitezke haurrak jasotzera, prozedura berari jarraituz, taldearen bila, arduradunari bilaketaren berri emanez eta esparrutik jarraian ateraz.
Gel hidroalkoholikozko banagailuak eta estalkia duten zabor-ontziak jarriko dira sarreran eta irteeran.
FUNTZIONAMENDU OROKORRA
Udalekuak jolasak, jarduerak, tailerrak eta abar berdinen taldearekin partekatzeko gune bat dira.
Aurten ere helburu horrekin jarraituko dugu, baina arreta handiagoa jarri behar dugu izena ematean irakurri zenituzten COVID araudiak betetzeko, hemen dituzue ikusgai https://labur.eus/uda21_egoki , https://labur.eus/uda21_prebentzio y https://labur.eus/uda21_neurri
Adin-talde bakoitzak bere adinera egokitutako programazioa du, astez aste aldatzen diren 5 txandetan gai komun bat garatuz. Gaia blogean kontsulta dezakezue.
Astero, astelehenean koadrante bat emango zaizue, aste horretako jarduerekin eta dagozkion abisuekin.
Nabarmentzekoa da talde egonkorretan funtzionatuko dela, gehienez 10 neska-mutiko eta arduradun bat edo birekin batera, txikienak izan ezik, horiek (4-6 urte) 7ko taldeak izango baitira. Talde horiek dinamika propioa izango dute, gainerakoetatik bereizia.
Ahal den neurrian, jarduerak kanpoaldean, ikastetxeko patioetan eta, noizean behin, ingurunean irtetekoak izatea aurreikusten da.
Euria egiten badu, instalazioak izango ditugu zentroan, estalita egoteko eta distantziari buruzko araudiak betetzeko.
HAMAIKETAKOA ETA URA
COVID araudiaren arabera, aurten ez dugu hamaiketakoa banatuko, ezta uretarako edalontziak ere
Ikasturtean zehar bezala, haur bakoitzak hamaiketakoa eramango du taper batean eta botila bat uretan (ikastetxean bete ahal izango du).
TXANDEN LUZAPENA
Plaza libreak dauden txandetan bakarrik luzatu ahal izango dira udalekuen txandak. Aurten zenbakiak, antolaketa… zaindu behar ditugu, beste urte batzuetan baino aurreikuspen handiagoarekin
Luzapen hori ezin izango da luzatu beharreko txandaren aurreko ostegunean baino beranduago egin.
Hori eskatzeko udalekuen koordinatzaileari egin behar diozue zuzenean
KONTAKTUAK
Udalekuetan zehar, 634414829 telefonoa eta udalekuak@aisialdisarea.org posta dira koordinazioarekin zuzeneko harremanak. Zalantzarik izanez gero, koordinaziora jo dezazuen eskatzen dizuegu, bide horien bidez, udalekuen ordutegian, ahal izanez gero.
LABURPEN-BIDEOA
Laburpen-bideo bat utziko dizuegu, udalekuen blogarekin batera zuen irudiak ikus ditzazuen.
Esan genizuen moduan, aurtengo egoera zela eta edukiera mugatuta genuen udalekuetarako. Azkenean, nahiz eta jende asko izena eman ez dugu inor kanpoan utziko. Mundu guztia udalekuetan dago! Beraz hasti prestaketekin laiste hasiko garela…
Datorren astean zehar mailez bidaliko dizuegu azken ohar garrantzitsuak, blogean ere eskegiko ditugu. Ez kezkatu, oro har ikasturtean zehar indarrean egon dira eskolan edo astialdi esparruetan.