Arratsalde on lagunak!
Gaur bigarren txandari hasiera eman diogu Landareen ipuinarekin. Udalekuetara zuhaitz bat etorri zaigu bere istorioa kontatzera eta berari laguntzea erabaki dugu. Ondoren, gure artean ezagutzeko eta izenak ikasteko jolasak egin ditugu (txanpinoia, zapitxoa, bartolo). Hamaiketako jan baino lehen, tailerra egin dugu eta uhazak landatu egin ditugu. Goiza amaitzeko, EKO-OKAra jolastu gara guztiok batera. Goiza primeran egon da eta bihar…. badakizue zer? GE HIA GO!
Ondo pasa
Kaixo familia!
Gaur txikitxuak Santurtzira joan gara Agurtza itsasontzia bisita egitera eta primeran pasatu dugu jejejej Nagusiak, hondartza joan gara eta oso nekatuta heldu gara ikastolara… Hori bai, hondartzan bainatu gara eta jolas asko egin ditugu. Bihar gogoratu La Guia ospatuko dugula!!!!
Kaixo familia!
Gaur, egun hodeitsua izan dugu, baina ez zaigu inporta… gu igerilekura eta Bilbora (Kanoak) joan gara! ejeje Txikitxuak, bakarrik igerilekuan egon gara, primeran pasatu dugu! Gainera gaurko hamaiketako txokolatezko gailetak izan dira!! Nagusiak, Bilbora joan gara Kanoak ekintza egitera eta oso ondo pasatu dugu. Noski, ikastolara guztiz nekatuta heldu gara… jejej Hona hemen gaurko egunaren argazkiak.
Ondo pasa!!
Kaixo familia!
Hoy hemos empezado el día con muy buen tiempo aunque nos hemos traslado a la estación del INVIERNO jejej Hemos creado muñecos de nieve con algodón de distintos colores. La verdad es que nos lo hemos pasado muy bien. A la hora del hamaiketako hemos comido bocadillo de chorizo y nos hemos echado crema de sol… porque hoy aunque nos hayamos trasladado al invierno en el udaleku ha hecho mucho sol. Después del tiempo libre, hemos creado esquies y trineos con los cuales hemos hecho más tarde juegos de relevo y de movimiento.
Ha sido un día muy divertido y lo mejor de todo es que…. mañana los txikis nos vamos a la pisci y los nagusis a las canoas a Bilbobentura!!! yuhuuuu
Bihar arte
Kaixo familia!
Gaur udalekuei hasiera eman diogu Urtaroen gaiarekin. Hasteko, goizean hosto lehorrekin tailer bat egin dugu: txikitxuak, animaliak sortu ditugu eta nagusiak, lepokoak. Oso originala izan da! Hamaiketakoan, yogurta eta gailetak jan ditugu… ummmmm goxo-goxoa! Ondoren, paratxutearekin jolas kooperatiboak egin ditugu: eguzkia eta hodeiak, elur malutak… jejeje oso gustura egon gara!
Eguna amaitzeko, Udalekuetako kamiseta berria oparitu digute eta guztiok batera argazki bat atera dugu! Egun polita izan da, lagun berriak ezagutu ditugulako eta aldi bere, betiko lagunak udalekuetan berriz elkartu garelako.
Bihar arte lagunok!
Hemen duzue atzoko guraso bileraren laburpena. UDA ASTINDU eta OPORRETAN ZABALIK neska mutilen familiekin batu ginen zalantzak argitzeko
Hemen duzue erabili genuen aurkezpena: