Piraten bizitza hoberena da….

Astero bezala, pirata batzuk etorri ziren bisitan. Azaldu ziguten beraien historia eta guk lanari ekin genion.
Hasteko, gure piraten jantziak egin genituen, adabaki bat eta ezpata, bakoitzak nahi bezala apaindu zuen. Gero, bero handian bezala, txikiak psikogelan jolasten geratu ziren, baina ertainak eta nagusiak urarekin jolasteko aprobetxatu zuten, benetako piratek bezala.
Asteartean, txikiek, ertainek eta nagusiak jolas kooperatiboak egin zituzten, taldean lan egiten ikasteko. Ondoren, txikiek jolasten eta joko berriak ezagutzen igaro zuten goizaren bigarren zatia. Ertainek bero handiarekin, urarekin jolas kooperatiboak egiteko aprobetxatu zuten, horrela freskatu ahal izateko, eta nagusien taldeak bandera-pirata harrapatu egin zuen eskola osotik.

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>