Bigarren eguna ( 03/07/2018)

Kaixo Familiak!

¡Bigarren eguna aktiboa eta dibertigarria, gaurkoa!

Txikienek, mahai jolas ezberdinetara, kolumpioetan, eskumuturrak egiten eta Eskubaloira jolasten ikasten egon dira. Egun bete betea eta dibertigarria.

Ertainek taldea, distentzio jolas ezbedinak, jolas kooperatibo ezberdinekin, saskibaloira jolasten ikasi dute eta eguna bukatu dute, atsedena hartzen, erlajazio bateratua egiten eta eraldaketarako ipuin bi irakurtzen.

Nagusien taldea, eguna pasatu dute, historian zehar emakumak bizi izan duten inbisibilizazioari buruz hausnartzen eta kirol ezberdinei buruzko jakintzak handitzen.

Eskerrik asko Jarrilleros saskibaloi taldeari, etortzegaitik eta gurekin eguna pasatzeagatik!

 

Lehenengo eguna ( 02/07/2018)

Gia jaia eta gero…udalekuen bigarren txandari hasiera eman diogu! Gaia; Portugaleteko kirolak izango da.

Gure artean ezagutzen eta entrenamendu pixka bat egiten hasi gara, etortzen den mugimendu handiko astean prest egoteko helburuarekin!

 

Talde txikienak, jolasak eta margotu egin dute. Ertainak haien artean ezagutzen eta laguntzen zuten bitartean, kirol marko bat eraiki dute.

Nagusienak aldiz, asko disfrutatu dute, Portugaleteko Arraun taldearekin arraun kirola ikasten eta entrenatzen. Ondo pasatu dutela egiaztatzeko, baten batek esan digu hurrengo ikasturtean apuntatuko dela. 

Gogor hasi dugu astea, bihar gehiago!

¡Azken eguna! 29/06/18

Lehenengo asteko azken eguna, eta astea bukatzeak pena ematen digu baina oraindik lau aste gehiago geratzen dira. Hasierako orduan joko eta abestiez disfrutatu ahal izan dugu. Hona hemen argazki bat.

Azken eguna ospatzeko sei froga ezberdinez osaturiko ginkana bat egin dugu. Froga bakoitza gainditu behar zuten puntuak lortzeko. Frisbeekin, peontzekin, kanikekin, boloekin, dominoarekin etab. -ekin jokatu ahal izan dute.

Egunarekin bukatzeko Parchis izeneko abestiarekin dantza bat prestatu dugu, oso aproposa izan da astea ekintza horrekin bukatzea; izan ere, astea joko tradizionalei buruz izan da.

Talde bakoitza kolore batez mozorratu da, talde txikia urdin koloreko mozorroarekin, talde ertaina berdez, nagusien taldea gorriz eta monitoretza, berriz, horiz mozorratu da.

Igerilekura joan gara! 28/06/18

Beste goizeetan bezala, lehenengo ordu erdia hiru taldeen artean jokoak eta abestiak egiteko izan da, euria dela eta eraikinaren barruan sartu behar izan gara baina hala ere oso ondo pasatu dugu.

Egun oso ona izan ez bada ere, talde txiki eta ertainak igerilekura joateko eta bainu bat hartzeko irriketan zeuden. Hortaz, bertara joatea erabaki dugu eta oso jende gutxi zegoenez estalkidun igerikuaz disfrutatu ahal izan dugu, ur hori bai bero zegoela!
Egunarekin bukatzeko denbora pixka bat egon gara parkean.

Nagusien taldea eskolan filma bat ikusten geratzea erabaki du, Matilda, hain zuzen ere. Amaitzeko, filman familiaren, eskolaren eta protagonistaren inguruan adierazten ziren aspektuen buruz eztabaidatu dute.

¡Ya estamos a miércoles!

¡ Que rápido se nos esta pasando la semana, ya estamos a miércoles y ni nos hemos enterado !

Hoy el grupo pequeño ha realizado su propio juego ¡ encesta la pelota ! Han tenido que decorar el envase para después poder jugar con ello. Madre mía que locura para encestar la bola, pero después de varios intentos podemos decir que… ¡hemos encestado la bola!

El grupo de 7, 8 y 9 años han realizado un molino de viento, con forma de flor y muy decorado, ¡ se lo han trabajo muchisimo ! Aquí os dejamos un prueba de lo bien que se movían esos molinos.

Los y las mayores han podido disfrutar de un día lleno de aventuras, se han acercado al Doc de Ballonti para pasar el día, y sus caras lo dicen todo. Ha sido un día muy activo y movido. Seguro que quieren repetir!

Asteazkena ailegatu da!

Zein askar pasatzen ari den astea, jadanik asteazkena da eta ez gara ezta konturatu ere!

Gaur txikiek bere joko propioa egin dute, pilota sartzea izenekoa! Ontzia apaindu behar izan dute gero harekin jokatu ahal izateko. Ze nolako zoramena pilota ontzian sartzeko, baina behin eta berriro saiatu ostean… pilota sartu dugu!

7,8 eta 9 urteko taldeak lore formako haize-errota bat egin eta apaindu du. Esfortzu handia egin dute! Hona hemen zein ondo mugitzen ziren errotak.

Nagusiak abenturez beteriko egun bat izan dute, Doc39 ballontira joan dira eguna pasatzera eta haien aurpegiak asko disfrutatzearen ispilu dira. Egun aktibo eta ekintzez beterikoa izan da. Ziur errepikatu nahi dutela!